INFORMAZIO GEHIAGORAKO EGIN KLIK HEMEN

ELENA FERNANDEZ ITURRIOZ MEMORIALA

ONDARROAKO XXXV. ITSAS LASTERKETAKO 

ARAUDIA

LEKUA ETA DATA

  • Ondarroako XXXV. Itsas lasterketa 2020ko Uztailaren 18an, Arrigorri Hondartzan ospatuko da.
  • Frogaren hasiera goizeko 10:30 etan izango da.
  • Lehendabizi INFANTILAK abiatuko dira eta hauek bukatu bezain laster NAGUSIAK.
  • GOIZEKO 10ak BAINO LEHEN DORSALAK JASOTA.

*Nahi duten igerilari guztiek parte hartu ahal izango dute, federatua izan edo ez.

KATEGORIAK

  • GAZTEEN frogan parte hartu ahal izango dute:
    • D KATEGORIA (INFANTIL) 2006 – 2010 jaiotakoak.
  • NAGUSIEN frogan parte hartu ahal izango dute:
    • A KATEGORIA (BETERANOA): 1902 – 1975 jaiotakoak
    • B KATEGORIA (MASTERRA): 1976 – 1985 jaiotakoak.
    • C KATEGORIA (SENIORRA): 1986 – 2005 jaiotakoak.

FROGAK
Urtero bezala, froga hauek izango dira:

  • Infantil mailan: 600 m
  • Nagusien mailan: 1.600 m

IZEN EMATEAK
Aukera ezberdinak:

  • Online: www.ondarruit.eu
  • Eskuz: Ondarroako “Kirrixki tabernan”
    * Izen emate orriak gure esku egon beharko dira Uztailak 13-ko 20:00-ak baino lehen.

ORDAINKETAK

  • Federatuak: 15 euro. (FROGA EGUNEAN APUNTZEA 25 EURO).
  • Ez Federatuak: 20 euro. (FROGA EGUNEAN APUNTZEA 30 EURO).
  • D Kategorikoek: 10 euro. (FROGA EGUNEAN APUNTZEA 20 EURO).
LA CAIXA ONDARRU IGERI TALDEA ES66 2100 3891 01 0100075145

*Bankuan edo kutxan kontzeptu gisa igerilariaren IZENA eta DNI zenbakia jarri. (Izena eta DNI.) EZ BADIRA JARTZEN EZ DA ONARTUKO INSKRIPZIOA

 

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Neoprenozko trajea ez dago onartua.
  • Araudi hau betetzen ez duten izen emateak ez dira onartuko.
  • Edozein ez behar gertatuz gero, EIF-en araudiaren arabera konponduko genuke.
  • Itsas lasterketa honetako emaitzak web orrian argitaratuko dira.

 

ZALANTZARIK? ondarruit@gmail.com

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR